antzerkia

Arratiako VI. Haur Antzerki Topaketen bigarren zatia gaur eta bihar

Bea Azpiri 2024ko eka. 10a, 13:17

Igorre eta Areatzako eskoletako eta Lemoa-Kurkuluxetan taldearen antzezlanak egongo dira ikusgai, gaur, hilak 10 eta bihar 17:30ean, Igorreko Kultur Etxean.

Gaur, Igorreko eskoleak Vanhelssing familiaren etxea izeneko lana taularatuko dau eta Lemoa-Kurkuluxetanek Dantzariak eta futbolariak. Bihar, Igorreko eskoleak beste lan bat aurkeztuko dau, Hotel beldurgarria, eta Areatzako eskolakoek Bremengo musikariak antzeztuko dabe.

Kurkuluxetan alkartekoek, ikasturtean zehar dramatizazino klaseak emoten ditue ikastetxeetan eta lan honeek ikasturtean zehar sortu edota landutakoak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!