hauteskundeak

EH Bildu gailendu da eskualdean Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Asier Abrisketa 2024ko eka. 10a, 10:54

EH Bilduk 2.857 bozka eskuratu ditu eta atzetik, 300 botu gitxiagogaz, gelditu da da EAJ. Abstentzinoa barriz, %40ra ailegau da Arratia, Ubide eta Zeberion.

Domekan izan dira Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hego Euskal Herrian PSOE izan da lehen indarra, 300.082 boto lortutu eta Araban, Bizkaian zein Nafarroan irabazita. Bigarren postuan, EH Bildu Orain Errepublikak koalizinoan aurkeztu eta 276.692 boto lortu ditu. Atzetik, EAJ egon da, Europa Solidarioaren aldeko Koalizinoagaz (CEUS) 202.778 botu eskuratuta. Abstentzino tasa handia be egon da, Hego Euskal Herrian %50era helduta.

Arratia, Ubide eta Zeberion be, bide antzekotik joan dira emoitzak baina PSOE hirugarren postuan geratu da 573 botogaz, Orain Errepublikak (2.857 boto) eta CEUSen (2.553 boto) oso atzetik. Gainontzeko alderdi espainiarrak be oso atzetik egon dira, 200 botora heldu barik. Abstentzinoa Hego Euskal Herrian baino txikiagoa izan da, %40,03koa.

  Orain Errepublikak CEUS PSOE Podemos PP VOX Sumar Abstentzioa
ARANTZAZU 115 43 20 7 4 2 2 %33,33
AREATZA 250 195 43 8 21 3 8 %38,96
ARTEA 169 179 16 15 9 3 0 %32,36
BEDIA 120 230 56 9 21 12 8 %46,91
DIMA 435 214 19 10 9 6 7 %39,70
IGORRE 681 693 175 23 42 14 28 %44,38
LEMOA 491 547 179 21 58 20 21 %46,67
UBIDE 55 14 6 3 0 0 0 %37,98
ZEANURI 292 238 31 13 8 0 8 %38,78
ZEBERIO 249 200 28 13 4 3 4 %41,22
GUZTIRA 2.857 2.553 573 122 176 63 86 %40,03

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!