bertsolaritzea

Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketarako sailkatu da Ekhi Zuluaga igorreztarra

Asier Abrisketa 2024ko eka. 6a, 10:58

Ekhi Zuluaga, Bizkaiko Eskolarteko finalean // Bertsozale.eus

Zuluaga bigarren izan zan beste hiru arratiar egon ziran Bizkaiko Eskolarteko finalean. Idatzizko finalean, beste bi arratiar izan ziran sarituak.

Maiatzaren 25ean jokatu zan Arrigorriagan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala. Bat-batekoan, Ekhi Zuluaga igorreztarra bigarren izan zan, Euskal Herriko txapelketarako sailkatu zan holan. Hau Arantzan jokatuko da bagilaren 15ean, 17:00etatik aurrera. Arrigorriagan, buruz burukora sailkatu ziran Kelmene Abaitua berriztarra eta Zuluaga, biek lortu ebelarik Euskal Herriko finalerako txartela.

Baina buruz burukora salto egin aurretik, beste arratiar batzuk be egon ziran Bizkaiko finalean.  Arantzazuko Aiala Irurtia, Dimako Enara Gallastegi eta Arteako Iradi barrenetxeak osotu eben, Zuluagagaz, ordezkaritza arratiarra. Gainera, idatzizko finala be jokatu zan egun berean.200 partaideren artean, DBH2ko bigarren saria Arantzuko Ekain Menikarentzat izan zan eta DBH3-DBH4-Batxilergo kategoriakoa Igorreko Libe Arauzorentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!