historia

Gaur aurkeztuko dau Jon Urutxurtuk bere liburua Bilboko Liburu Azokan

Bea Azpiri 2024ko eka. 5a, 08:48

Azokako karpan, 12:00etan aurkeztuko dau historialari zeanuriztarrak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua.

Jon Urutxurtu historialari zeanuriztarrak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua aurkeztuko dau gaur Bilboko Liburu Azokan. Bertan, testigantza grafiko eta dokumentalen bidez, Arratiako tranbia gogoratuz, sasoi horretako arratiarren bizimodua erakusten dau Urutxurtuk. Liburua euskeraz eta gaztelaniaz idatzita dago eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu dau.

Urutxurturen ikerketeak, 200 bat argazki, testu dokumentu ugari, hedabideetako albisteak, iragarkiak, testigantzak eta Juanjo Olaizola Euskal Burnibidearen Museoko zuzendariak egindako ikerketak hartzean ditu abiapuntu, informazino eta material barriakaz, Olaizolaren lana osotu eta aberastuteko. Tranbiak 60 urte luze egon zan funtzionamentuan eta 1952an lortu ebazan bere gorengo emaitzak; izan be, urte haretan, guztira, 6.749.914 persona garraiatu ebazan. Arratiako tranbia behin betirako desagertu zan 1964ko zemendiaren 30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!