antzerkia

Artea eta Lemoako eskoletako umeen lanak ikusgai egongo dira Igorren, eguazten eta eguenean, VII. Haur Antzerki Topaketan

Bea Azpiri 2024ko eka. 3a, 09:49

Kurkuluxetan Elkarteak antolatuta, bagilaren 5, 6, 10 eta 11n, 17:30ean, izango dira Haur Antzerki Topaketak Igorreko Kultur Etxean. Bertan, Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskolek hartuko dabe parte eta 8 lan taularatuko ditue. Oingo eguaztenean, hilak 5, eta eguenean, hilak 6, Artea eta Lemoako eskolek bina lan aurkeztuko ditue.

Eguaztenean, Arteako eskoleak Nork esan du beldurra eta Lemoakoak, Iragarkiak taularatuko ditue. Eguenean, Arteakoek Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa eta Lemoakoek Sare sozialak izeneko lanak antzeztuko ditue. Lan honeek ikasturtean zehar sortu eta landu ditue umeek Kurkuluxetan alkartekoakaz. 

Kurkuluxetan alkartekoek, ikasturtean zehar dramatizazino klaseak emoten ditue ikastetxeetan, eta eskola horreekaz, baliabideak emon gura deutseez umeei, publiko aurrean berba egiteko, lotsea kentzeako, norberaren gorputza ezetuteko eta alkartasuna eta laguntasuna bultzatzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!