Eguzki-Artea eta Dimener, Artea eta Dimako energia barriztagarrien komunitateek eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza alkarteak antolatuta autohornikuntza energetikoaren gaineko berbaldia egingo da bihar, eguena hilak 30. Igorreko Kultur Etxean izango da Arratia bailarako udalerrien autohornikuntza energetikorako analisia berbalida, 19:00etatik aurrera.
Bertan, EHUko ingeniaritza energetikoko departapentuko irakaslea dan Alvaro Campos eta Irene Artaraz, energia barriztagarrien ingeniari zeanuriztarrak hartuko dabe berbea. Arratian gaur egun dagozan komunidade energetikoak aztertutuko dira eta honeek handitu, zein barriak sortzeko aukera, baliabide eta oztopoak aztertuko ditue.