Gizonezkoen Arratia Ak mailari eutsiko deutsan jakin barik amaitu da ligea

Iñigo Irua 2024ko mai. 27a, 08:00

Larrabetzun jokatutako Uritarra A eta Arratia Aren arteko ligako atzen partiduko irudia.

Ligea amaitu dan arren gizonezkoen Arratia A taldeak ez daki oindino mailari eutsi ahal izango deutsan. Ligea jatsiera postuetatik kanpo amaitu dauan arren, Ondarroako Aurrera Hirugarren Mailatik Ohorezko Mailara jatsi danez eragina dauka horrek eta bigarren postuan amaitu dauan Bermeo taldeak igoera play-off-etan igotea lortu behar dau Arratia Ak Ohorezko Mailan segidu ahal izateko.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Uritarra A taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban partidua. Bere esku eukan jatsiera postuetan ez amaitutea eta partidua irabazita lortu eban. 34 partidu jokatu ostean hamaseigarren postuan amaitu dau 38 puntu lortuta. Halanda be oin Bermeo taldeak mailaz igotea lortu behar dau Arratiak datorren denporaldian maila berean segidu ahal izateko.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban ligako atzen partidua etxean Montefuerte A taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. Arratia Bk hamaikagarren postuan amaitu dau ligea 37 puntugaz 34 partidu jokatu ostean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta bina bardindu eban. 34 partiduren ostean zazpigarren postuan amaitu dau Lemoako taldeak 52 puntugaz

Zuzendaritza Batzordea aldatuko dau Lemoako Harrobik
Zuzendaritza Batzordeak 4 urte beteten ditu aurten eta taldeko estatutuek dinoenez zuzendaritza barria osotu behar da, honetarako bagilaren 14ra arte hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago. Interesa daukienek lemoakoharrobitaldea@gmail.com helbidera idatzi behar dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!