literaturea

Enara Gallastegik, Andere Bouzak eta June Etxezarragak Urruzuno saria irabazi dabe bigarrenez

Bea Azpiri 2024ko mai. 21a, 12:18

Arratiako Institutuko hiru ikasleek lau sari jaso ditue euren lanakaz eta Igorreko Arratia BHI bera be izan da saritua.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuten dau Urruzuno Literatur Lehiaketako bost sari Arratiara etorri dira. Izan be, Arratiako Institutuko hiru ikaslek  lau jaso ditue eta Igorreko Arratia BHI bera be, sarituta izan da. Urruzuno literatur lehiaketearen epaimahaia, Mikel Ayllon, Itxaro Borda, Miren Gorrotxategi, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarreta idazleek osotu eben. Igaz be Enara Gallastegik, Andere Bouzak eta June Etxezarragak saria jaso eben, eta asko dira Arratia Insitutuak, bere historian zehar, jaso dituan Urruzuno sariak.

Enara Gallastegi Barrenetxeak, 2006-2007 jaiotakoen kategoriako bigarren saria izan dau poesian Igande urdin bateko gogoetak lanagaitik; Andere Bouza Bengoetxeak eta June Etxezarraga Yurrebasok, biek 2008-2009 jaiotakoen kategorian poesia lanakaitik jaso dabez sariak. Bouzak lehenengo saria irabazi dau Hamaika burutapen lanagaitik eta Etxezarragaren lan bi saritu ditue, Oroitzapenezko hari bat eta The kuku revisited.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!