FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia Ak bere esku dauka Ohorezko Mailan mantentzea

Iñigo Irua 2024ko mai. 20a, 08:00

Arratia A eta San Pedro A taldearen kontrako partidu amaierako irudia.

Gizonezkoen Arratia A taldeak partidu garrantzitsua irabazi eban Urbietan zapatu arrastian, jardunaldian emon diran emaitzek jatsiera postuetatik atera dabe eta partidu baten faltan bere esku dauka maila mantentzea. Lemoako Harrobik eta Gizonezkoen Arratia Bk be irabazi egin dabez jardunaldi honetako partiduak. Andrazkoen taldeek aurreko astegoienean amaitu eben ligea.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Pedro A taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 33 jardunaldi jokatu ostean eta ligea amaituteko partidu bakarraren faltan Arratia A hamaseigarren postuan dago eta puntu bat gitxiago dauka jatsiera postuetan dagoan Iurretako taldeak. Datorren partidua, ligako atzena, Uritarra A taldearen kontra jokatuko dau Larrabetzun, hilaren 25ean, arrastiko 17:00etan. Arratia Ak bere esku dauka maila mantzentzea, irabazi ezkero ez daualako egon behar beste emaitza batzuei begira. 

Gizonezkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban etxetik kanpo atzen postuan dagoan Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra eta 2-3 irabazi eban. 33 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren portuan dago sailkapenean. Ligako atzen partidua etxean jokatuko dau Igorreko taldeak Montefuerte A taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.

Lemoako Harrobi
Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobi taldeak Arlonagusian Ibarsusi taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 33 jardunaldiren ostean eta liga amaituteko bakarraren faltan zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 51 puntugaz. Atzen partidua etxetik kanpo jokatuko dau Lemoako Harrobik La Merced A taldearen kontra, hilaren 25ean, arrastiko 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!