publizidadea

Ortomobility-k erosketetarako karro aulkidun bat oparitu deutso BEGITUko irakurle bateri

Erredakzinoa 2024ko mai. 17a, 10:43

BEGITUren sare sozialetako zozketan parte hartu ostean, Aitziber Izak lortu dau Comfort Assist karroa, 246€-ko balioa daukana.

Gauzak asko aldatu dira 1990 hamarkadatik, eta gaur egun, mobikortasun arazoak daukienak ez dira etxean geratzen, euren mundua leiho batera mugatuta, kalera urteten dira eta bizimodu askoz autonomoagoa egiten dabe. Horretan laguntza handia emoten dabe mobikortasun premina bakotxera egokitutako tresnek: mobikortasuna hobetuteko bizikleta estatikoetatik hasita, ohe artikulatuetara, scooter eta gurpildun aulki elektriko zein manualetatik pasauz. Lemoan, tresna honeen aurrez aurreko salmenta eta zerbitzu teknikoa eskaintzen dauan Ortomobility dendea zabaldu dabe.

Online erosketei alternatiba moduan, eta Bizkaia osoan zerbitzua emon guran, Bizkaiaren erdian, zentro geografikoa izan daitekenatik hur, Lemoan zabaldutea dendea ebatzi ebela dinoe Ortomobilitytik, ahalik eta jente gehien ailegetako. Gainera, aurrez aurrekoan, zerbitzua personalizauagoa da eta “personen arteko tratua eta hartu-emona” be emoten dira.

Mobikortasun arazo barik be, bizimodua erosoago egiten dituen gauzak badagoz Lemoako dendan. Esate baterako, bizikleta estatikoak, eliptikoak edo aulkia daukan erosketak egiteko karroa, dendan ilarea egon ezkero, jesarri ahal izateko. Karro honeetako bat, zozketau dau BEGITUk.

Karroa Comfort Assist modeloa da, granatea, oin 246 eurotan saltzean dana. 38 litroko edukierea dauka, bakotxaren altuerara erreguletako eskulekua, aluminioz eginda dauka gorputza eta jarlekua zein otzara txiki bat dauka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!