FUTBOLA

Arratiaren Udako Futbol Kanpuserako izen-emotea zabalik

Iñigo Irua 2024ko mai. 15a, 10:33

Bagilaren 14ra arte emon daiteke izena bagilaren 24tik 28ra Urbieta zelaian egingo dan Arratia taldearen Futbol Kanpuserako.

Arratia Futbol Taldeak aurten be antolatu dau udako futbol kanpusa. Futbolean jokatu bakarrik ez, urtekera zein jolas eta ginkanea egiteko aukerea izango dabe aste batez 2012 eta 2019 urteen artean jaiotako neska-mutilek. Ordutegia goizekoa izango da, 09:30etik 14:00etara.
Parte hartuko dauan ume bakotxak 100 euro ordaindu beharko dauz. Horregaz eguneko armozua eta kamiseta bat be hartuko ditu. Izena emoteko 688 777 117 edo 94 631 57 04 telefonora deitu edo cdarratia@cdarratia.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Arratiako Gazteak Euskal Ligara
Arratia taldeko gizonezkoen Gazte mailako taldeak Bizkaiko Ohorezko Mailatik Euskal Ligara igotea lortu dau. Igaz lortu eban Ohorezko Mailara igotea eta aurten bigarrenez jarraian barriro igotea lortu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!