Arratiako Udalen Mankomunitatearen ekimena dan hondakinen inguruko lanketea egiteko Arratia Garbiak kanpaina barri bat abiatu dau gaur. Egun bakotxean, herri batean ipiniko da postu bat goizez, arrastiz edo bietan. Informazinoa jaso eta berziklapenagaz lagunduteko materiala lortzeako aukerea egongo dalarik. Gainera hondakin organikoak berziklatzen hasteko animauko ditue herritarrak zehazki, materiala emonda.