FUTBOLA

Lemoako Harrobik baino ez dau garaipena lortu eta gizonezkoen Arratia A jatsiera postuetan dago

Iñigo Irua 2024ko mai. 13a, 08:00

Atzen jardunaldian Lemoako Harrobik baino ez dau irabaztea lortu. Arratiako nagusien lau taldeek euren partiduak galdu dabez eta gizonezkoen Arratia A taldea jatsiera postuetan dago.
Andrazkoen taldeek ligea amaitu dabe eta gizonezkoei partidu bi baino ez jakiez falta ligea amaituteko.

Gizonezkoan Arratia A taldeak domeka arrastian jokatu eban Zalla A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratia Ak eta hamazazpigarren postuan dago. Partidu bi falta diranean Arratia jatsiera postuetan dago eta puntu batera dauka Indautxu taldea. Datorren partidua etxean jokatuko dau San Pedro A taldearen kontra maiatzaren 18an, arrastiko 18:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian etxean jokatu eban Loiu A taldearen kontra eta 0-3 galdu eban. 32 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra maiatzaren 19an, eguerdiko 14:00etan.

Andrazkoen Arratia A taldeak domeka eguerdian jokatu eban ligako atzen partidua Eibar B talde liderraren kontra Urbietan eta 1-2 galdu eban. Liga amaituta 30 jardunaldi jokatu eta gero 49 puntu atera ditu Arratiak eta seigarren postuan amaitu dau ligea. 
Begitu taldeko kapitaina dan Nerea Beitiagaz egon da eta hauxe adierazo deutso: “Denporaldiko balorazino orokorra oso oso ona da. Denporaldia zalantzakaz hasi genduan, jente beterano asko joan zalako. Taldea barria da, jente gaztea etorri da, entrenatzaile barria, egia esan talde oso polita sortu dogu, kristoren giroa daukagu gure artean eta hori zelaian igarten da. Hasikerako helburua maila mantenidutea izan zan, baina denporaldia aurrera joan ahala taldeko exijentzia handituten joan da eta konturatu ginan sailkapenean aurrerapausu handia emoteko aukerea eukiko genduala. Hortik aurrera asmoa goiko postuetan geratutea izan da eta lortu dogu. Seigarren egin dogu, espero genduana baino askoz hobeto eta espero dogu be datorren denporaldian dimamika honegaz segidutea eta zegaitik ez seigarren postua hobetutea. Baina oin deskantsetako ordua heldu da, deskonektau eta indarrak hartu datorren denporaldirako, egurra emongo dogu-ta”.

Andrazkoen Arratia B taldeak etxean jokatu eban zapatu arrastian Indartsu taldearen kontra ligako atzen partidua eta 4-5 galdu eban. Liga amaituta 30 jardunaldiren ostean 50 puntu atera ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan amaitu dau denporaldia. 

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik domeka eguerdian jokatu eban jatsiera postuetan dagoan Gernika B taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. 32 jardunaldiren ostean 48 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!