Donibane Lohizunen hilda agertu zan barikuan, maiatzak 3, 33 urteko andra bat. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak egindako agerraldian azaldu ebanez, "krimen bortitza" izan zan eta hilketa matxistea izan dala da hipotesi nagusia. Erailketeagaz lotuta, 37 urteko gizon bat dago atxilotuta eta uste da, aurrez prestatutako erailketea izan dala.
2003tik Euskal Herrian matxismoak eraildako 113. andra da, aurtengo lehena. Hau salatzeko alkarretaratzea egingo da gaur, hilak 6, Igorreko errotondan 20:00etan.
Izan be, aprilaren 14an, andra bardina Ziburuko eraikin batetik jausi zan, zauri larriak sufriduz. Orduan be atxilotu eben gizon bera, gela bardinean egoalako baina egun biz atxilotuta egon ostean geratu zan aske, zaintzapean. Ordutik egon da andra ospitalean, eguaztenean desagertu eta barikuan hilda agertu zan arte.