literaturea

Liburuaren Egunaren inguruan ekimen ugari antolatu dira liburutegietan

Asier Abrisketa 2024ko api. 24a, 10:03

Atzo izan zan Liburuaren Nazinoarteko Eguna eta irakurzaletasaunari bultzadea emoteko antolatu dira irakurketa kanpainak, ipuin kontaketak eta liburu aurkezpenak.

Arratiako udal edo-ta liburutegiek hainbat ekintza antolatu ditue aprilaren 23a Liburuaren Nazinoarteko Egunaren inguruan, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz. Literatur Txokoetan, Miren Agur Meabe eta Eneko Bidegain egongo dira eta irakurteko kanpainak, ipuin kontalariak eta liburu aurkezpenak be ez dira faltauko.

Artea

Hilaren 26an, Irakurleen Txokoan, Eneko Bidegainen Bichta Éder liburua landuko dabe egileagaz. Hitzordua 19:00etan da, Kultur Etxean.

Bedia

Bediako liburutegiak, aprilean zehar, Ezin dozu galdu kanpainea abiatu dau, irakurleek irakurri eta gustau jakien liburu bat, beste irakurleei gomendatzeko. Horretarako, irakurle batek  liburutegian mailegu bat egiten dauanean, fitxa bat emongo jako beteteko. Fitxan, liburuaren sinopsi laburra eta zergaitik "ezin dozun galdu" azalduko dau. Kanpainea amaitu ostean, gomendatutako liburuakaz eta gomendio fitxakaz erakusketea egingo da.

Gaur, aprilaren 24ko ekintzea edadekoei zuzendutakoa da. Maite Gonzalezen Joven y plena. Guia de 7 herramientas para recuperar la vitalidad liburuaren aurkezpena eta idazleagaz solasaldia egongo da.

Hurrengo barikuan, hilak 26, umeei bideratutako poesia emonaldia egongo da,  Amaia Egidazu eta Saroa Bikandiren Poltsikorako poemak izenpean.

Igorre

Udal Liburutegian Liburu Eguna ospatuteko, Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin kontaketea egongo da hilaren 24an. Saio bi egongo dira. Lehenengoa, 18:30ean, 4 urte arteko umeentzat izango da, eta bigarrena, 19:15ean, 5 urtetik gorako umeentzat.

Lemoa

Lemoa be, kanpainea egiten dabil aprilean, irakurzaletasuna sustatzeko; euskerazko liburuak irakurtzera bultzatzeko, hain zuzen be. Irakurri euskaraz, biderkatu euskara da kanpainearen izena. Holan, apirilaren 2tik 23rako epean Lemoako liburutegian euskarazko liburu bat hartzen dabenek aukerea izan dabe zozketa baten parte hartzeako. Euskerea konsumiduten jarraitzeko aukerea ahalbidetzen daben sariak zozketatuko dira: Kotxepin Lagun izateko harpidetza bi; Gaztezulo aldizkarirako harpidetza bi; Berria egunkaria babesteko Berrialagun ekarpen bi; eta liburu elektroniko bat.

Horrrezaz gainera, gaur gazte eta helduentzako ipuin kontaketea egingo da Kotxepin Kultur Etxean. Dorleta Kortazar kontalariak, Ispiluak kontakizuna egingo dau 18:00etan.

Zeanuri

Zeanurin liburu aurkezpen bi eta errezitaldi musikatua prestatu dabez Liburuaren Eguna ospatuteko. Aprilaren 24an eta 25ean, 19:30ean Kultur Etxean izango dira liburu aurkezpenak. Lehenengoa Asisko Urmenetaren Gora euskal herrientsak kulturaren transmisinoan aurrendari izandako andren gaineko saiakera grafikoa izango da. Hurrengo egunean, Gorka Molaren La apostasia de las putas eleberria aurkeztuko dabe.

Hilaren 26an, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak Odola kantari. Euskal kantagintzaren tragepedia izeneko ikuskizuna eskainiko dabe. Errezitaldi musikatu honek erakutsiko dau euskal kantagintzan asko kantau jakola heriotzeari. Heriotzeari, gerrari, hilketei eta odolari, hain zuzen be. Eta ikus-entzunezkoak sorpresa bat dakar: “oin arte anonimotzat hartu dogun bertso-sorta baten egilea deskubridu dogu” dinoe Elorriagak eta Aurrekoetxeak. Unai Elorriagak 2002ko Espainiako Narratiba Saria jaso eban SPrako tranbia lanagaitik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!