hauteskundeak

EH Bildu eta EAJ-PNVren artean banandu dira Arratia, Ubide eta Zeberioko herritarren botoen gehiengo handia

Bea Azpiri 2024ko api. 22a, 16:45

EH Bilduk 3.844 eta EAJk 3.509 boto lortu ditue eskualdean; atzetik egon dira PSE-EE (260), PP (181), Podemos (108), Sumar (99) eta Vox (63).

Aprilaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziran EAEn eta EAJ-PNVk boto gehiago lortu arren, jarleku kopuru bardina lortu dabe EAJ-PNVk eta EH Bilduk, 27 bakotxak. PSE-EEk 12 jarleku lortu ditu; PPk, 7 eta Sumarrek eta Voxek bana. Emaitza honeek erakutsi dabe EH Bilduren gorako joerea jarraituten dala eta EAJ-PNVk eta PSE-EEk agintean segiduteko gehiengo osoa daukiel. Alderdi batzuen indarrak be desbardinak izango dira legegintzaldi honetan, aurreko legebiltzarra asko aldatu dalako. 2020an EAJ-PNVk 31 eserleku lortu ebazan; EH Bilduk, 21; PSE-EEk, 10;  Elkarrekin Podemosek 6; PP eta Ciudadanosek beste 6 eta Voxek 1.

Arratia, Ubide eta Zeberio

Gure eremuko herrietan, 2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduk irabazitako herrietan, lortu ditu boto gehien Aprilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako haustekundeetan be. Eta gauza bera gertatu da EAJ-PNVk irabazitako herrietan. Eta orokorrean gertatu dan legez, partidu bi honeek eroan dabez boto konpururik handiena, besteei alde handia aterata. Ha-ta guzti be, ikusi daiteke PSE-EEk eta PPk 2020an baino boto gehiago lortu dabezala herri gehienetan oingo hauteskundeetan, eta, beste leku guztietan legez, Elkarrekin Podemos eta Sumarrek sano boto gitxi jaso dabezala, banandu aurretiko Elkarrekin Podemosek aurrekoan lortutako erdiagaz alderatuta.

  EH Bildu EAJ PSE-EE PP Podemos Sumar VOX Parte-hartzea
Arantzazu 148 68 7 2 5 4 0 %80,07
Areatza 342 248 22 23 3 10 7 %75,08
Artea 216 200 5 8 7 5 2 %77,85
Bedia 188 342 27 26 3 8 5 %68,87
Dima 547 277 12 10 12 10 4 %74,21
Igorre 951 979 78 34 28 20 18 %70,51
Lemoa 676 791 90 62 30 27 24 %67,80
Ubide 67 20 4 0 3 0 0 %75,59
Zeanuri 393 298 7 9 7 11 0 %74,90
Zeberio 316 286 8 7 10 4 3 %74,63
GUZTIRA 3.844 3.509 260 181 108 99 63 %73,51

Arantzazun, 2020ko hauteskundeen aldean, EH Bildu, PSE-EE  eta PP dira igon diran partiduak. EH Bilduk 127tik 148 boto jasotzera pasau da; PSE-EEk 4 boto jaso ebazan orduan eta oin 7, eta PPk ez eban botorik jaso 2020an eta boto bi jaso dauz oingoan. Beste partiduek boto gitxiago jaso dabez. EAJ-PNVk 77 boto jaso ebazan 2020an; Podemosek 38 boto jaso ebazan, baina oin bitan banandu da eta botok erdi bananduten dira oingoagaz alderatzeko; holan Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek 19na boto jaso ebezala joten da eta oingoan, Podemosek 5 jaso ditu eta Sumarrek 4. PACMA bardin geratu da boto bakarragaz.

Areatzan, 2020eko emaitzakaz alderatuz, EH Bildu, PP, PSE-EE eta Vox igon dira, 296 bototik 342era, 19tik 23ra, 14tik 22ra eta 4 bototik 7ra pasauz, hurrengoz hurrengo. Lehen ez egoan IZAN partiduak 3 boto jaso ditu eta aurreko hauteskundeetan botorik jaso ez eben PUM+J eta PCTE/ELAK alderdiek boto bana jaso dabe oraingoan. 2020an baino boto gitxiago jaso dabez EAJ-PNVk (258, 2020an), Sumarrek eta E. Podemos-AVk (19na) eta PACMAk (6 boto 2020an).

Artean, EH Bildu igon da (182 boto 2020an); PSE-EE (4 boto aurreko hauteskundeetan) eta EB-AZk eta PUM+Jk ez eben jaso botorik orduan. Bardin geratu da Vox boto bigaz eta EAJ-PNVk (211, 2020an), PPk (10 boto 2020an); E. Podemosek (20 bototik 7ra pasau dana), Sumarrek (20tik 5era) eta PACMAk (3tik 1era) botoak galdu dabez aurreko hauskundeetan jasotakoagaz alderatuta. 

Bedian, EAJ-PNVk emaitza hobeak lortu dauz aurten 2020an baino; izan be 2020an, 277 boto jaso ebazan. Boto gehiago jaso dabez baita be, EH Bilduk (153, 2020an), PSE-EEk (19, 2020an), PPk (10, 2020an), EB-Azk boto bat gehiago orain eta PUM+Jk aurrekoetan ez eban lortu botorik eta. Bardin geratu dira Vox eta PACMA; eta botoak galdu dabez Sumarrek eta Elkarrekin Podemosek (bien artean 58 boto 2020an).

Diman, EH Bildu (446 boto 2020an), PSE-EE (5 boto 2020an) eta PP (4 boto 2020an) igon dira. Voxek ez eban orduan botorik jaso. Aurreko hauteskundeakaz alderatuz botoak galdu dabez  EAJ-PNVk (295, 2020an); Elkarrekin Podemos eta Sumar bat ziran eta 44 boto jaso ebezan 2020an, eta PACMAk, 4 boto.

Igorren, EAJ-PNVk (936 boto 2020an), EH Bilduk (770, 2020an) PSE-EEk (47, 2020an), PPk (24, 2020an), Voxek (17, 2020an), PACMAk, EB-AZk eta PUM+Jk aurrekoan baino boto gehiago jaso dabe. Galdu egin dabez botoak barriz, Podemosek eta Sumarrek (jasotakoak erdibanandu ostean, 66).

Lemoan, boto gehiago jaso dabez EAJ-PNVk (678, 2020an), EH Bilduk (591), PPk (41), Voxek (23), EB-Azk, PUM+Jk, IZAnek eta Partido Humanistak. Galdu barriz, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek (bakotxari egokitzen jakon 71 boto).

Ubiden, Eh Bilduk eta PSE-EEk gora egin dabe (2020an, 57 eta 3 boto, hurrengoz hurrengo). EAJ-PNVk (22), Elkarrekin Podemosek (4) eta PACMAk (2) barriz, boto gitxiago lortu dabez.

Zeanurin gora egin dabe EH Bilduk (295, 2020an) eta PPk (8). IZAN talde barriak 3 boto lortu ditu eta PACMAk 1. Aurreko hausteskundeetan baino boto gitxiago lortu dabez EAJ-PNVk (358, 2020an), Sumarrek eta Elkarrekin Podemosek (18na) eta PSE-EEk (11).

Zeberion, EH Bilduk (262, 2020an), PPk (6) eta Voxek (2) euki dabe aurrekoan baino boto gehiago. IZAN talde barriak 4 boto izan ditu eta aurrekoan botorik lortu ez ebezan, PACMAk eta EB-AZk izan dabe botorik oingoan. EAJ-PNVk (298, 2020an)eta Elkarrekin Podemos eta Sumarrek (13na) galdu dabez botoak. PSE-EE (8, 2020ean) aurreko hauteskundeetan besteko boto jaso ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!