Andrazkoen taldeek irabazi egin dabe

Iñigo Irua 2024ko api. 22a, 08:00

Andrazkoen Arratia Ak eta Bk irabazi egin dabez joandako astegoienean jokatutako partiduak, gizonezkoen Arratia taldeek ostera galdu egin dabez euren partiduak. Lemoako Harrobik bardinketea lortu eban etxean.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Tolosa taldearen kontra etxetik kanpo eta 0-3 irabazi eban. 27 jardunaldiren ostean 46 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian Mulier taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan, hilaren 27an, arrastiko 15:20an.

Andrazkoen Arratia B taldeak be irabazi egin eban etxean zapatuan Ariz B taldearen kontra, 2-1. 26 jardunaldiren ostean 45 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra, hilaren 27an, arrastiko 20:00etan.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Balmaseda taldearen kontra etxetik kanpo eta 3-0 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamaseigarren postuan dago sailkapenean. Jatsiera postuak puntu bira baino ez ditu Igorreko taldeak. Datorren jardunaldian Santurtzi taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan, hilaren 27an, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban Begoña taldearen kontra etxean eta 0-2 galdu eban. 28 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian Atxulaur taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo, hilaren 27an, arrastiko 18:30ean.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak zapatuan jokatu eban Artibai taldearen kontra etxean eta bana bardindu eban. 28 jardunaldiren ostean 42 puntu ditu Lemoako Harrobik eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren jardunaldian Sondika taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo, hilaren 27an, arrastiko 18:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!