errugbia

Arratiko Zekorrak taldeak amaitu dau 2023-2024 ligea

Asier Abrisketa 2024ko api. 15a, 10:38

La Unica talde iruñarraren kontra 48-5 galdu dabe zekorrek atzen partidua, "partidu serioa baina jokalari gitxigaz" jokatuta.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan, hilak 13, jokatu eban Euskal Ligako 2. Mailako 2023-2024 ligako atzen partidua, La Unica taldearen kontra, Iruñan. Emaitzea, 48-5, ez zan ona izan baina Ekaitz Duñabeitia entrenatzailea harro agertu da egindakoagaz. Izan be, zehaztu dau hamalau jokalarigaz heldu zirala eta lehen minutuetan bat lesionau zanez, gitxiagotasunez jokatu eben partidua: "Partidu serioa izan da eta defentsan ondo ibili gara, baina jokalari gitxigaz".

Holan zekorrek amaitutzat emon dabe ligea, lau partidu irabazita. Guztira, 22 puntu batu ditue arratiarrek ligan zehar eta oin, zazpigarren postuan dagoz, AVK Bera Bera taldearen aurretik. Ondino, sailkapena ez da behin betikoa izan be, jardunaldi bat falta da, Arratiko Zekorrak taldeari baina, deskantsua egokitu jako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!