FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia Ak garaipen garrantzitsua lortu eban Urbietan

Iñigo Irua 2024ko api. 15a, 08:00

Andrazkoen Arratia A taldeak ez ezik atzen aste bietan ez da ligarik jokatu eta joan dan astegoienean barriro bueltau da futbola. Gizonezkoen Arratia Ak garaipen garrantzitsua lortu eban etxean Galdakao A taldearen kontra.

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Igorren Galdakao A taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban partidua. 27 partiduren ostean 29 puntu ditu Arratiak eta hamalaugarren dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Balmaseda A taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 27 jardunaldiren ostean 33 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Begoña A taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 18:30ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan UD Logroñes taldearen kontra eta 0-2 galdu eban etxeko taldeak. 26 jardunaldiren ostean 43 puntu ditu Arratia Ak eta seigarren postuan dago. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Tolosa taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 15:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Urbietan Orduñaren kontra eta 7-1 irabazi eban etxeko taldeak, hiru jardunaldi eroiazan irabazi barik. 25 jardunaldiren ostean 42 puntu ditu Arratia Ak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ariz taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 16:00etan.

Inskripzino epea zabalik dauka ostera Arratia futbol taldeak bagilaren 3ra arte 2024/2025 denporaldirako. Informazino gehiago 688 777 117 eta 94 631 57 04 telefonoetan edo cdarratia@cdarratia.com helbide elektronikora idatzita lortu daiteke.

Lemoako Harrobi 
Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban derbia etxetik kanpo Amorebieta Bren kontra eta bina bardindu eban. 27 jardunaldiren ostean 41 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Artibai taldearen kontra, hilaren 20an, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!