Astelehenean ipini da martxan eta maiatzaren 2ra arte parte hartu ahalko da Azkue Fundazioak antolatutako Bziber lehiaketan. Bertan, hamahiru eta hamasei urte bitarteko gazteek, TikTok bideo plataforman hartu leikie parte, @bziber_lehiaketa kontua jarraituta. Profil horretan, Lorea Intxausti aktoreak erronka bat proposatuko dau astero, gazteek bete dagien.
Erronka bakotxeko, irabazle bat egongo da eta maiatzaren 3an jakinarazoko dira saridunak. Honeek Fnac dendetan erabilteko 75 euroko erosketa txartelak jasoko ditue sari lez. Lehiaketa honen helburua da, ingurune digitalean be gazteen artean euskerearen erabilereari bultzadea emotea.