Arratiako Berbalagun taldea Arteako Bildosola auzoan dagoan Basoa defendatzaileen etxea eta bertako proiektua ezetuteko urtekerea antolatu dau. Aprilaren 11n, eguena, 18:00etan da hitzordua Bildosola industrialdeko aparkalekuan. Izena edozeinek emon daike, aldez aurretik, 662 199 033 telefonora WhatsApp-a bialduta.
AEK-ko Berbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira. Euskeraz egin gura dabenen artean taldeak egiten dira eta eurek aukeratutako leku eta orduetan batzean dira berba egiteko. Gainera, alkarregaz, hainbat jarduera egiten ditue: familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoienpasak, beste batzuen artean. Oingoan, berbalagunek, Basoako defendatzaile eta ekintzaileen arteko alkartasun komunidadea ezetuko dabe.