Zozketea

Garena jatetxeko Txakoli Egunerako lagun birentzako bazkaria zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2024ko api. 4a, 11:19

Aprilaren 20an ospatuko da aurtengo Txakoli Eguna eta Eder Aurre diseinatzailea izango da enbajadorea.

Lamindao auzoko Garena jatetxeak, Michelin Izar bat eta Repsol gidako Eguzki bi dituanak, aurten be ospatuko dau Txakoli Eguna, jatetxe inguran hazitako mahatsakaz egindako edabeagaz. Aprilaren 20an, zapatua izango da jaia 13:00etatik aurrera. Aurtengo enbajadorea Eder Aurre izango da, moda diseinatzaile bizkaitarra.

Sarrera biren zozketan parte-hartzeako, alkarbanatu argitalpena Instagramen eta aitatu nogaz joango zaren aurtengo Txakoli Egunera. Zorte on!

Bazkaria, 60 euroko menua izango da eta bertoko txakolina probetako aukerea egongo da, Hondarribi Zuri %20 eta Hondarribia Zerratia %80 mahastitik ateratakoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!