Aprilaren 6an jokatuko da Errege Kopako finala, Athletic Club eta Mallorca taldeen artean. Arratia, Ubide eta Zeberioko herritar asko eta asko, hegazkin, kotxe, tren eta autobusetan mobiduko da Sevillara arte, taldea animau eta giroaz gozatuteko. Danak ezingo dira joan eta partidua lagun-artean ikusteko aukerea izango dabe bertatik be.
Horretarako, Areatzako Gudarien plazan, Igorreko Goiko Plazan, Lemoako kiroldegiko futbito kantxan eta Zeberion, Zubialden. Horrezaz gainera, Areatzan Peña Gorbeako Gurutzea Athletic Clubak antolatutako jaia egongo da egunean zehar. Goizez, errealidade birtualeko betaurrekoakaz jolasteko aukerea egongo da udaletxean. Gero, bazkaria egingo da eta 18:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariek gidatuko dabe kalejirea. Zeberion ostera, 20:30ean herri-afaria egongo da bakotxak etxetik eroandakoagaz eta partiduaren atsedenaldian uemeentzako zozketea egingo da. Zeanurin be, partidua proiektauko dabe plazako frontoian.