Hasita dago Euskal Herriko Itzulia eta barikuan, aprilak 5, Ubide eta Arratiatik pasauko dira txirrindulariak, Gasteiz-Zornotza etapan, Itzuliko bosgarrena izango dana. Gainera, birritan kurutzatuko dau Arratia. Lehenengo, Ubidetik sartu eta Lemoaraino egingo dau lasterketeak N-240 errepidetik, Zornotzaraino. Gero, Otxandiotik bajatuko da Dimara, bertatik barriro hartuko dau N-240 errepidea Lemoaraino, barriro Zornotzan amaituteko.
Antolatzaileen kalkuluen arabera, Arratia lehenengoz kurutzatzeko gitxi gora-beherako ordutegia 13:56etik (Ubiden) 14:43era (Lemoan) izango da. Bigarrenean barriz, Dimara 15:43an sartuko da lasterketea arin joan ezkero eta Lemoara, 16:13an helduko da arin joanda.