Eskupelotea

Lau arratiar arituko dira Portugalen gaur hasiko dan Europako Pelota Txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko api. 3a, 10:00

Amaia Aldai, Mikel Aurrekoetxea, Mikel Beldarrain eta Lur Ziarrusta izan dira Euskal Pelota Selekzioa ordezkatuteko hautatu dabezan pelotari arratiarrak.

CIJB erakundeak antolatuta, Europako XI. Pelota Txapelketea jokatuko da asteon Portugalen, Freixo de Espada á Cintan hain zuzen be. Euskal Pelota Selekzioak atzo aurkeztuko eban bertara bidaiatuko dauan taldea eta hamabost pelotariren artean, lau dira Eneko Uribe eta Patricia Espinar hautatzaileek deitutako arratiarrak. Holan, Amaia Aldai dimoztarrak, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarrak, Mikel Beldarrain arteaztarrak eta Lur Ziarrusta dimoztarrak ordezkatuko dabe Arratia euskal selekzinoan.

Txapelketea lau espezialidadetan lehiatuko da, baina andren kasuan, Llargues joko balentziarra ez da jokatuko. Beraz, Joko Internazionala, Pelota portugaldarra eta OneWall espezialidadeak izango dira amankomunak. Joko Internazionalaren kasuan, gaur hasiko da taldekako fasea etabihar, hilak 4, jokatuko da atzen fasea. Pelota portugaldarraren ltaldekako fasea be gaur hasiko da eta barikuan amaitu; zapatuan jokatuko dalarik atzen fasea. OneWall-a barriz bihar hasiko da eta barikuan jokatuko da atzen fasea. Llargesean, gizonak bakarrik, hasiko da taldekako fasea barikuan eta zapatuan jokatuko dira finalak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!