Bidaiatzeko beste modu bat proposatzen dau tailerrak: feminista, ekologista eta antikapitalista. Tailer honetan, bizikletearen historia eta andrek zelan erabilten daben bizikletea hausnartuko dabe partaideek; eta taldeka, bikoteka edo bakarka, bidaia bat prestatuko dabe gura izan ezkero, oporretan egiteko. Izena, Arratiako Udalen Makomunitatean (webgunean, telefonoz edo bertan) edo udaletxeetan emon daiteke.
“Arratian bizikletea batez be kirola egiteko erabilten da, ez garraio moduan. Ha-ta guzti be, gero eta gehiago dira, Arratia barruan, beharrera joateko-eta, garraio moduan bizikletea erabilten daben andrak. Tailer honetan, oporrak bizikletan egitera animau gura da. Bizikletan bidaiatzeak, bizimodu azkar honetako abiadurea moteltzen lagunduten dau, eta, batez be edade batetik aurrera bilatzen dogun lasaitasuna, bakea eta bizipoza dakar. Bizitzan probau beharreko plazerra da” dino tailerra gidatzekoa dan Bea Azpirik.