FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Ak zapatu arrastian jokatuko dau Urbietan

Iñigo Irua 2024ko api. 1a, 09:00
Nerea Beitia.

Andrazkoen Arratia Ak ez ezik beste taldeek hurrengo jardunaldia aprilaren bigarren astegoienean jokatuko dabe Athletic-en Kopako finala dala-ta. Aprilaren lehen astegoieneko jardunaldia maiatzaren 1ean jokatuko da. Aprilaren lehen astegoienean jokatuko dauan talde bakarra andrazkoen Arratia A izango da.

Andrazkoen Arratia A taldeak, martiaren 23an jokatu eban etxetik kanpo atzen jardunaldian Añorga taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu eta sailkapeneko seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Valladolideko Parquesol taldearen kontra aprilaren 6an, arrastiko 15:00etan.

“Kriston denporaldia egiten gabiz, oso pozik gagoz eta hori sailkapenean ikusten da, talde moduan beti euki dogu helburu orokor moduan kategoria mantenidutea eta hori lortu dogu daborduko, eta hurrengo urtean be kategoria honetan jokatuko dogu barriro. Ikusita gauzak ondo egiten gabizala eta jokalarion arteko hartu-emona sano sano ona dala, datorren urteko helburua sailkapeneko goi partean egotea izango da. Aurten be hori lortzean gabiz eta oso harro gagoz denporaldian egiten gabizanagaz. Seigarren postuan gagoz eta datorren partidua gure ostetik dagoan baina puntu berberak daukazan Parquesol-en kontra izango da hilaren 6an Igorren eta lortu behar dogu hiru puntuak eskuratzea, oso partidu garrantzitsua da eta egutegian markauta daukagu” adierazo deutso BEGITUri Nerea Beitia Lemoako jokalariak.

“Sei partidu geratzen jakuz ligea amaituteko eta gure asmoa da ahalik eta puntu gehien lortutea; saiatuko gara puntu guztiak lortzean, atzen partidua Igorren da Eibar liderraren kontra, baina jokatzeko daukaguzan partidu gehienak, Eibar eta Mulier izan ezik, gure ostetik dagozanen kontra jokatzen doguz” gehitu dau jokalari arratiarrak. “Argi daukagu gerrea emoten segiduko dogula eta geratzen diran partiduak irabazteko asmoa daukagula eta gainera gai gara hori egiteko” dino Beitiak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!