lehiaketea

Martxan dago Memeka, gazteentzako euskerazko meme-lehiaketea

Asier Abrisketa 2024ko mar. 26a, 10:56
"kristina" erabiltzaileak Memeka lehiaketarako egindako memea.

15 eta 18 urte bitarteko gazteek hartu leikie parte lehiaketan. Memeka.eus plataforman memeak sortu eta  aprilaren 21era arte aurkeztu daitekez.

Azkue Fundazioaren eta Iametza enpresaren eskutik ipini da abian Memeka, hamabost eta hamazortzi urte bitarteko memezaleentzako lehiaketea. Plataforma digitaletan gazteek euskerearen erabilera aktiboa buztartuteko helburua dauka lehiaketeak, beti be, "modu dibertigarri eta erakargarrian".

Lana errazteko, memeka.eus plataforma zabaldu da. Plataformea euskerazko memeen sorkuntzea errazteko dago diseinauta. Erabiltzaileek irudi garbiak eskuratu eta bertan, gura dan testua txertatu ahal izateko. Gero, plataforma beraren bitartez aurkeztu daiteke bakotxaren memea, aprilaren 21era arte.

Ostean, bozkaketea zabalduko da, aprilaren 24tik maiatzaren 2ra arte. Saridun bi egongo dira: webgunean bozka gehien lortzen dituan memearen egileak 200 euro jasoko ditu eta Memeka-ko sare sozialetan like gehien lortu dauzanak, 150 euro. Saritutako memeakaz serigrafiautako kamisetak be jasoko dabez irabazleek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!