Zapatuan jokatu eban Arratiko Zekorrak Ekin Eraikuntzak taldeak ligako atzenaurreko jardunaldia, Gaztedi talde gasteiztarraren kontra San Txismen. Talde biek partidu bardindu bat jokatu ostean, arratiarrak urten ziran garaile, 38-27. Denporaldiko laugarren garaipena izan da.
Partiduan Gaztedi hasi zan irabazten, nahiz eta Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauan, jokoan "bardinduta" egon zirala. Holan, 7-15 galtzean heldu ziran arratiarrak atsedenaldira. Bueltan barriz, partiduaren erritmoa bizitu zan eta entseguak lortu zein honeek eraldatuta, aurrea hartu eta 38-27 amaitu zan jokoa.
Holan, Arratiko Zekorrak taldea seigarren postuan dago sailkapen orokorrean. Atzetik, puntu bakarrera ditu AVK Bera Bera eta Gaztedi taldeak. Aurretik barriz, zazpi puntura ditu Zarautz Beltzak, Zaisa Txingudi eta La Unica. Atzen honeen kontra jokatuko dabe ligako atzen jardunaldia aprilaren 13an, Iruñan.