FUTBOLA

Lemoako Harrobik eta gizonezkoen Arratia Bk irabazi

Iñigo Irua 2024ko mar. 25a, 08:00
Lemoako Harrobi eta Urduliz B taldeen arteko partiduko irudia Arlonagusian.

Atzen jardunaldian puntuak lortu dabezan bakarrak izan dira Lemoako Harrobi eta Arratia B. Gizonezkoen eta andrazkoen A taldeek eta andrazkoen Arratia Bk galdu egin dabez euren partiduak. Andrazkoen Arratia Ak ezik beste taldeek hurrengo jardunaldia aprilaren bigarren astegoienean jokatuko dabe Athletic-eko Kopako finala dala-ta. Aprilaren lehen astegoieneko jardunaldia maiatzaren 1ean jokatuko da.

Lemoako Harrobi taldeak Arlonagusian jokatu eban zapatu arrastian Urduliz B taldearen kontra eta 2-0 irabazi eban. 26 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua derbia izango da aprileko bigarren astegoienean etxetik kanpo Amorebieta B liderraren kontra.

Arratia

Gizonezkoen Arratia A taldeak ezin izan eban aurreko asteko garaipena errepetidu atzen postuan dagoan Iurretakoren kontra eta 0-1 galdu eban Urbietan zapatu arrastian. Aukera ona galdu eban jatsiera postuetatik urruntzeko. 26 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta hamabosgarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak puntu bira ditu oin. Datorren partidua aprileko bigarren astegoienean jokatuko dau Igorren Galdakao A taldearen kontra.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika B taldearen kontra eta 0-1 irabazi eban. 26 jardunaldiren ostean 32 puntu ditu Arratia Bk eta hamargarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua aprileko bigarren astegoienean jokatuko dau etxetik kanpo La Merced A taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia A taldeak, zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Añorga taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Arratiak eta sailkapeneko seigarren postuan dago. Datorren partidua etxean jokatuko dau Valladolideko Parquesol taldearen kontra aprilaren 6an, arrastiko 15:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu iluntzean jokatu eban Derio A taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. Atzen hiru partiduak jarraian galdu ditu Igorreko taldeak. 24 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua aprileko bigarren astegoienean jokatuko dau etxean Orduña taldearen kontra.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!