garraioa

Galdakao-Usansoloko Ospitalea hurbilago daukie 65 urtetik gorakoek

Asier Abrisketa 2024ko mar. 21a, 11:25

BideOn Arratian garraio zerbitzuak taxi partekatuetan eroango ditu ospitalera oindik aurrera Arratiako herrietan erroldatutako 65 urtetik gorakoak.

Galdakao-Usansoloko Ospitalera taxi partekatuaren bidez joateko aukerea eukiko dabe 65 urtetik gorako arratiarrek. Zerbitzu hau, edade honetako erabiltzaileak etxeko atetik eskualdeko herriguneetara eroaten dituan zerbitzuari gehituko jako. Prezioa 1, 5 eurokoa izango da ibilbide bakotxeko eta 94 471 46 24 telefonoan eskatu daiteke.

Holan, gainera, ospitalera oin arte euren ibilgailuan joaten ziranak, eta Usansoloko futbol zelaiko aparkalekuan edo udalerrian bertan aparkatu behar ebenak gitxiago izango dirala uste dabe bideOn Arratian-ekoek eta aparkaleku arazoa be konponduko dala. 

Proiektu pilotua

BideOn Arratian proiektua fase pilotuan dago, Bizkaiko Foru ALdundiak 900.000 eurogaz finantziauta eskualdean identifikau dan garraio eta mobilidade arazoari aurre egiteko helburuagaz. Unibersidadeko ikasle arratiarrak, etxetik Bizkaiko Campuseko fakultadeetara edo hurren dagoan garraio publikora eroateko; eta 65 urtetik gorakoak herriguneetatik urrun dagozan etxeetatik herriguneetara edo Galdakao-Usansoloko Ospitalera eroateko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!