Ubidekoek Erriberan egin eben Korrikako 764 kilometroa, euren euskerearen aldeko konpromisoa herritik kanpo be erakutsiz. Zeberio eta Arratiatik barikuan pasauko da Korrika, gurean 59 kilometro egiteko. Zeberiotik sartuko da eguerdiko 13:39ak aldera eta Artea, Areatza, Artea, Arantzazu, Igorre, Dima eta Igorretik pasauta Lemoatik urtengo da 17:38ak inguruan. Korrika pasau ostean, musikea eta jaia egongo da herrietan.
Zeberio
13:30ean, Korrika herritik pasau; 15:00etan, bertsoak eskolako umeek; 15:30ean, bazkari herrikoia bakotxak berea eroanda; 16:30ean, karaokea; 17:00etatik aurrera, txosnea, Guraso alkarteak ipinita; 19:00etan, Orkresta Elektrotxaranga; 19:30ean txistorra-jana Austarri Kultur Elkartearen eskutik.
Artea
14:30ean, Badator Korrika, Korrika herritik; 16:00etan, ludotekea plazan; 17:30ean, umeen euskal jantzak; 18:30ean, taloak; 19:00etan, Kilometrokantu.
Areatza
14:55ean, Korrika. Ostean jokoak eta tailerrak umeentzat; 18:30ean, DJ Naroa Gudarien Plazan.
Arantzazu
15:28an, Korrika; 21:00etan, Zuku eta otsoa musika saioa. Herriko Tabernan.
Igorre
15:35ean eta 16:27an, Korrika. Pasau ostean, txarangea; 16:30ean, taloak autobus geraleku ostean; 17:30ean, erretxina tailerra gazteentzako Kultur Etxean.
Lemoa
17:00etatik 17:33ra arte, Korrika. 17:20ean, pintxoak, herri-kirolak eta Durundubarrigaz musikea eta jantzak plazan, trikiak eta Elkartrukeko gazteek janaria salduko dabe; 21:00etan, Kittugaz erromeria.