zozketea

Asier Armendarizek eroango dau lekukoa Zertu Kultur Elkartearen kilometroan!

Asier Abrisketa 2024ko martxoaren 20a

BEGITU ateratzen dauan Zertu Kultur Elkarteak, irakurleen artean zozketau dau nok eroango dauan lekukoa Korrikako bere kilometroan. Zozketea eginda, badaukagu irabazlea!

Asier Armendariz Salazar BEGITUren irakurleak, martiaren 22an, 15:22ak aldera hartuko dau Korrikako lekukoa Arteatik Arantzazura doan bidean, Arteako Bildosola auzoan. BEGITU eta BEGITUren irakurle guztiak ordezkatuko dauz Korrikan, euskerearen aldeko aldarria harro eginaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!