Eskupelotea

Ezkerraldea izan da III. Mugarri Desafioko eskualde txapelduna

Asier Abrisketa 2024ko mar. 18a, 11:36

Domekan jokatu zan Arratia eta Ezkerraldearen arteko finala Otxandion eta Ezkerraldekoek, hiru partidutik bi irabazita lortu eben txapela.

Ebatzita geratu da III. Mugarri Desafioaren finala, Ezkerraldea da Bizkaiko eskualdeen arteko txapeldun handia. Txapela, martiaren 17an Otxandion jokatutako finalean irabazi eben, Arratiako taldearen kontra. Lehen partidu bietan, talde bakotxak garaipen bana lortu eban eta beraz, banakakoan ebatzi zan txapelketea, Ezkerraldearen garaipenagaz.

Lehenengo, lau t'erdiko partidua jokatu eben euren artean Ruiz Ezkerralekoak eta Urigoitia arratiarrak. Honetan, Urigoiti Ruiz baino arinago mobidu zan frontoian eta beraz, arratiarrak 22-13 irabazi eban. Binakakoan barriz, Ezkerraldeko taldean Etxegibel-Lopez eta Arratiakoan Etxeita-Erkiaga egon ziran aurrez aurre; 22-17 irabazi eban Ezkerraldeak. Atzen partiduan, banaka aritu ziran Ezkerraldeako Kortazar eta Arratiako Aurrekoetxea. Hasikera gogor baten ostean, bigarren zatian Kortazar fin ibili zan, 22-16 amaituz.

Finalaurrekoak

Ezkerraldea martiaren 2an, Igorren jokatutako saioan sailkatu zan finalerako, Durangaldeako taldeari hiru partidutik bi irabazita (22-0, 15-22 eta 22-16). Arratiarrak barriz, Ubiden martiaren 9an sailkatu ziran finalerako, Lea-Artibai taldea garaituta. Lau t’erdikoa ez ezik, binakakoan zein banakakoan izan ziran irabazle arratiar pelotariak (11-22, 22-8 eta 22-01).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!