FUTBOLA

Dozena bat partiduren ostean barriro irabazi eban gizonezkoen Arratia A taldeak

Iñigo Irua 2024ko mar. 18a, 08:00
Somorrostro A eta Arratia Aren arteko partiduko irudia.

Arratiako talde guztiek andrazkoen Arratia Ak izan ezik jokatu ebezan euren partiduak zapatu arrastian. Gizonezkoen Arratia Ak, 12 jardunaldi irabazi barik egon ostean, garaipena lortu eban etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia A taldeak be irabazi egin eban. Lemoako Harrobik etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia Bk etxean galdu egin ebezan euren partiduak eta gizonezkoen Arratia Bk bina bardindu eban etxean.

Gizonezkoen Arratia A taldeak hamabi partiduren ostean barriro be lortu eban irabaztea. Zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Somorrostro A taldearen contra eta 1-2 irabazi eban. 25 jardunaldiren ostean 26 puntu ditu Arratia Ak eta hamalaugarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak oin lau puntura ditu. Datorren partidua etxean jokatuko dau atzen postuan dagoan Iurretako taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxean Ezkurdi A taldearen kontra eta bina bardindu eban. 25 jardunaldiren ostean 29 puntu ditu Arratia Bk eta hamabigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika B taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia A taldeak, domeka goizean jokatu eban Urbietan Bizkerre B taldearen kontra eta 3-2 irabazi eban. 23 jardunaldiren ostean 40 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Añorga taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 18:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban Sestao River taldearen kontra Urbietan eta 2-3 galdu eban. Atzen partidu biak jarraian galdu ditu Igorreko taldeak. 23 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Derio A taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 20:00etan.

Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian Usansolon jokatu eban Umore Ona A taldearen kontra eta 2-1 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Urduliz B taldearen kontra hilaren 23an, arrastiko 18:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!