23. Korrika Zeberio eta Arratiatik martiaren 22an heldu aurretik, beroketa saio asko egongo dira herri gehienetan. Holan, oingo zapatuan, hilak 16, Lemoan eta Ubiden hasiko dira zabalduten euskerearen aldarria.
Lemoan Korrika egunerako herria apaiduz hasiko dabe zapatua. Gero, poteo, Harro Herri erakusketea, bazkari herrikoia, azterketa parodia, Oihaletxe dokumentalaren proiekzinoa eta "Korrika poteoa" egingo ditue.
Ubiden barriz, 17:00etan urtengo dan Korrika Txikia izango da nagusi. Aurretik pankartea egiteko deialdia zabaldu da eta ostea, otzara bat zozketau. Iluntzean ostera, Bizkarsoro pelikulea ipiniko da.