Eskupelotea

Arratiak eta Ezkerraldeak jokatuko dabe III. Mugarri Desafioaren finala

Asier Abrisketa 2024ko martxoaren 14a

Arratiarrak III. Mugarri Desafioaren aurkezpen ekitaldian.

Finalaurrekoetan sailkatutako eskualde biak Otxandion egongo dira aurrez aurre domekan 11:30ean, hiru partiduko finala jokatuteko.

Bizkaiko lau eskualderen arteko finalaurreko saio biak jokatu ostean, ebatzita geratu da III. Mugarri Desafioaren finala: Arratia vs Ezkerraldea. Saioa martiaren 17an, domekea, jokatuko da Otxandion 11:30ean hiru partidutara. Hau da, lau t’erdian, binaka eta banaka, hurrengoz hurrengo. Partiduez gainera, musikea, zozketak eta txosnea egongo dira zabalik eta aurretik, 10:30ean, umeen partiduak ikusi ahal izango dira.

Ezkerraldea martiaren 2an, Igorren jokatutako saioan sailkatu zan finalerako, Durangaldeako taldeari hiru partidutik bi irabazita (22-0, 15-22 eta 22-16). Arratiarrak barriz, Ubiden martiaren 9an sailkatu ziran finalerako, Lea-Artibai taldea garaituta. Lau t'erdian, galdu eben arratiarrek partidu bakarra, Okamimak 22-11 Ziarrusta II. Binaka barriz, Etxeita eta Erkiaga II-k 22-08 egin eben Agirremalloa eta Pujanaren aurka eta banaka, Aurrekoetxeak irabazi eban Egurrolaren kontra, 22-01.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!