BEGITU ateratzen dauan Zertu Kultur Elkarteak, irakurleen artean zozketatuko dau nok eroango dauan lekukoa Korrikako bere kilometroan. Zozketan parte hartzeako mezu elektroniko bat bialdu behar da hilaren 19a baino lehen, begitu@begitu.eus helbidera lekukoa eroateko zozketan parte hartzeako dala adierazoz eta izen-abizenak eta kontakturako telefonoa emonez. Zozketea hurrengo egunean egingo da, martiaren 20an, eta saridun suertatutakoari jakinarazoko jako.
Saridunak, martiaren 22an, 15:22ak aldera hartuko dau Korrikako lekukoa Arteatik Arantzazura doan bidean, Arteako Bildosola auzoan. Begitu eta Begituren irakurle guztiak ordezkatuko dauz Korrikan, euskerearen aldeko aldarria harro eginaz.