futbola

Urbihools Kopa antolatu dabe Arratia Futbol Taldearen jarraitzaileek

Asier Abrisketa 2024ko mar. 12a, 10:41

Futbol zazpiko txapelketea bagilaren 21etik 22ra jokatuko da Urbietan; izen-emotea zabalik dago hamasei urtetik gorakoentzako.

Urbihools Urbietako zaleen taldeak antolatuta, Urbihools Kopa jokatuko da bagilak 21 eta 22 artean. Txapelketan parte hartzeako baldintza bakarrak, hamasei urtetik gorakoa izatea eta gitxienez, zazpi jokalariko taldeak osotutea dira. Izena, @urbihools Instagram kontura emon daiteke eta taldearen izena, partaideak eta ordezkari baten telefonoa emon behar dira.

Personako, bost euro ordaindu beharko dira eta bertatik urtengo da sarietarako dirua. Lehenengo hiru taldeek izango dabe kopa eta dirusaria. Horrezaz gainera, txapelketako jokalari onenari eta "kopako fraudeari" be emongo jakiez sariak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!