errugbia

Arratiko Zekorrak 15-24 Universitario Bilbao Rugby

Asier Abrisketa 2024ko mar. 11a, 12:06

Datorren zapatuan, hilak 16, Urgozo talde zornotzarraren kontra jokatuko dabe zekorrek etxetik kanpo, 18:00etan Larreako zelaian.

Atzen jardunaldian, Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea Universitario Bilbao Rugby taldearen kontra egon zan aurrez aurre San Txismen baina punturik lortu barik amaitu eben arratiarrek, 15-24 galduta. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak onartu dau, etxekoak baino hobeto aritu zirala: "Talde oso oso ona ekarri dabe, gu baino gehiago, baloia arin-arin mobiduten eben eta guk defentsan ahal genduana egin dogu. Erasoan, izan doguzan aukera txikiak aprobetxetan saiatu gara".

Izan be, bilbotarrak aurretik egon ziran partidu osoan zehar. Lehen zatian arratiarrek 7-0eko aldea manteniduteko gai izan ziran arren, 7-5ekoa egin eta jarraian hasi ziran markagailuko aldea handituten. Holan, atzen minutuetan Iñaki Artetxek eta Aitor Yurrebasok lortutako entseguak, ez ziran nahikoak izan gitxienez, bardinketea lortzeako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!