Andrazkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik irabazi egin dabe

Iñigo Irua 2024ko mar. 11a, 08:00
Gizonezkoen Arratia A eta Bermeo Aren arteko partidua Urbietan.

Andrazkoen Arratia Ak irabazi egin eban etxetik kanpo domekan eta Lemoako Harrobik zapatuen etxean. Gizonezkoen Arratia A taldeak irabazi barik segiduten dau eta galdu egin eban etxean domeka eguerdian; gizonezkoen Arratia B taldeak zapatuan eta andrazkoen Arratia Bk domekan galdu egin ebezan euren partiduak etxetik kanpo.

Gizonezkoen Arratia A taldeak ez dau lortzean partidurik irabazterik eta domeka eguerdian etxean Bermeo A taldearen kontra jokatutako partidua 0-3 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Ak eta hamaseigarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak puntu bakarrera ditu. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Somorrostro A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:00etan.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 24 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamahirugarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Ezkurdi A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 17:45ean.

Andrazkoen Arratia A taldeak, aurreko astegoieneko geldialdiaren ostean domeka eguerdian jokatu eban Tajonarren Osasuna C taldearen kontra eta 0-3 irabazi eban. 22 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Arratiak eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Bizkerre B taldearen kontra hilaren 17an, goizeko 11:30ean.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban Berrio-Otxoa A taldearen kontra etxetik kanpo eta 5-3 galdu eban. 22 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta seigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxean jokatuko dau Sestao River taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 15:30ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian etxean jokatu eban Ermua A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. 24 jardunaldiren ostean 37 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Usansolon jokatuko dau Umore Ona A taldearen kontra hilaren 16an, arrastiko 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!