Martiaren 2an, Igorreko pelotalekuan "giro ederrean" jokatu zan III. Mugarri Desafioaren, eskualde arteko txapelketearen, lehen saioa Durangaldea eta Ezkerraldearen artean. Hiru partidu jokatu ebezan eta Ezkerraldea, euretako bi irabazita, sailkatu zan martiaren 17an Otxandion jokatuko dan finalerako.
Zapatuko finalaurrekoan hiru partidutatik bitan, lau t'erdian eta banakakoan, nagusitu ziran Ezkerraldeako pelotariak. Lehenengoan Bernaola mañariarrak orkatilea bihurritu eban eta beraz, Ruiz sestaotarrak 22-0 irabazi eban. Binaka barriz, Etxagibel-Lopez Alday bikoteak defendatu eban Ezkerraldea eta Bikandi-Bullon bikoteak Durangaldea, atzen honeek urten ziran garaile, 22-15. Banakako atzen partiduan barriz, Kortazar ortuellarrak 22-16 irabazi eban Ituarte atxondotarra, kanporaketea ebatzita itxita.
Oingo zapatuan, hilak 9, jokatuko da III. Mugarri Desafioaren atzen finalaurreko saioa. Ubiden izango dira partiduak 18:30etik aurrera eta Arratia eta Lea-Artibaiko pelotariak egongo dira aurrez aurre, finalera nor helduko.