korrika

Korrikaren urtekerara joateko autobusa antolatu dau Arratiako AEKk

Asier Abrisketa 2024ko mar. 6a, 11:11

Martiaren 14an Irunera joateko, eguerdian urtengo da autobusa Arratiatik eta bueltea, 20:00etan izango da.

23. Korrika Irunen hasiko da, martiaren 14an, arrastiko 16:00etan. Aurten be, urtekerea jai bat bihurtuko dau AEKk, lekukoa eskuz esku pasetea baino askoz gehiago. Arratiarrak Korrikarako berotu eta jai honetaz gozatu ahal izateko, Arratiako AEKk autobusa antolatu dau egun horretarako, Irunera joan-etorria egingo dau, 12:00etatik 20:00etara.

Prezioa hamabie eurokoa da eta izena emoteko bide bi dagoz. Igorreko AEKren Kubulu euskaltegian aurrez aurre edo 94 631 56 57 zein 607 632 916 telelefonoetara deituta.

Korrika irteera eguna
  • 11:00etan: Korrika Gaztea.
  • 11:30ean: Bertsopoteoa San Juan plazatik abiatuta.
  • 11:30ean: Euskal Herriko Artisauen azoka.
  • 12:30ean: Txosnen irekiera. 
    • Jantokiak, 12:30etik 15:15era: Irungo Mendizaleak eta Motor elkarteak.
  • 15:30ean: Ekitaldi nagusia.
  • 16:00etan: Korrikaren urteera.
  • 17:30ean: Kontzertuen hasiera.
    • 17:30ean: Burrunba elektrotxaranga.
    • 19:30ean: Esne Beltza.
    • 21:30ean Bad Sound System eta Lagunak.
    • Txosnak irekita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!