Egunean, martiak 7, andren nazinoarteko egunaren bezperan, eguna prestatzeko ekintzak egongo dira hainbat herritan. Holan, Artean, manifestazinoaren ostean egingo dan soka-jantzaren ensaioa egingo dabe 20:00etan eskolako kiroldegian; Diman, Iratxe Ormatza Imatzen Printzak begietan liburuaren aurkezpena egingo da 19:00etan liburutegian; Zeanurin, herriko andren memoria jasoten dauan Akordetan naz ahiztu ez iteko dokumentala eskainiko da 18:00etan Kultur Etxean, eta Zeberion, hormairudia egiten amaituko dabe 18:00etatik aurrea udaletxeko arkupetan.