Orratzak, Ingatu, Zaplast eta Sugarrak gazte talde feministen eskutik eta Greba Feminista Orokorreko aurrelanketan sortu zan "potentzialetik" eta "gazte feminista guztiak batuteko ilusinotik" sortu da Ganbara Feminista ekimena. Hau, Emakumeen Nazioarteko Egunaren hurrengo egunean, martiak 9, izango da Areatzako Laminetxe Gaztetxean.
Egun osoan zehar, "Arratiako neska eta transmaribibolloak batu, alkar ezetu eta formakuntzan sakonduko" dabe. Horretarako, egitarau potoloa prestatu dabelarik. Deialdi irekia da eta ez da sarrerarik beharko, bazkarirako izan ezik. Bazkarirako txartelak sei eurotan lortu daitekez bihar, hilak 6, arte Areatzako Hagiñan, Igorreko Axular Herrikoan eta Lemoako Karabie Gaztetxean.