Gaur egun eskualdean indarrean dagoan Arratiako Lurralde Plan Partziala 2010ean onartu zan eta hamalau urte pasauta, hau berriskusteko beharrizana ikusi da. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak hasi dau hau barriztatzeko prozesua, partaidetza publikoko prozesua barne. Helburuak "Arratiaren garapenaren ikuspegia aldatzeko eukerea emongo dauan agertoki barri bat" izatea eta arratiarren bizi-kalidadea hobetzea dira.
Honen bitartez, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko lurralde-estragia legeztauko da. Besteak beste, bizitegi- eta industriaguneetako esku-hartze nagusiak, azpiegitura nagusien kokalekua eta egokitasuna, etorkizunean okupatu daitekezan lurzoru-eremuak, naturaguneen babesa, mugikortasun estrategiak eta hondatutako guneetako esku-hartzeak ebatziko dira dokumentuaren bitartez.
Parte-hartzea
Arratiako herritar eta eragile guztiak dagoz deituta Arratiako LPPren prozesuan parte-hartzera eta horretarako, lehen hitzordua martiaren 7an izango da. Lasarte Aretoan, 18:00etatik 19:30era izango da lehen saioa eta aurrerago zehaztuko dira gehiago. Hau, informazino eta diagnostiko fasearen hasierea baino ez da-ta. Zehaztasun gehiago, aldundiak zabaldutako eskuorrietan topatu daiteke.