martiak 8

Martiaren 8ko ekintzak prestatzeko hitzorduak Zeberion eta Diman

Bea Azpiri 2024ko mar. 5a, 10:40
Lorena Arangoa, 'Terapia' taularatzen.

Zeberioko andra taldea atzo hasi zan hormairudia margoztuten. Diman, Lorena Arangoaren Terapia antzezlana egongo da ikusgai eguaztenean.

Hilebeteagaz batera hasi zan, martiaren 8aren inguruko programazinoa eta oingo asteko lehenengo egunetan, aldarrikapen eta kultura jarduera bana dagoz Zeberion eta Diman. Zeberion, udaletxe ondoan ipinteko hormairudi bat egiteko lanegunak hasi ziran atzo, hilak 4, astelehena, eta eguenera arte, luzatuko dira. 

Arrastiko 18:00etatik aurrera, udaletxeko arkupetan da hitzordua eta bertara, material birziklatua edo berrerabiligarria eroan behar dau jenteak hormairudia egiteko. Zeberioko andra taldeak hormairudiaren proposamena egin eban Udaleko Bardintasun Batzordean, feminismoa aldarrikatzeko. “Gaur izango da lehenengo eguna, espero dogu herritarrek materiala ekartzea eta parte hartzea. Hiru interbenzino izango dira, udaletxeko horman lan egingo dogu” azaldu eutson BEGItUri Laxia Olagorta andra taldekoak.

Diman Terapia antzezlana

Diman, eguaztean, hilak 6, 18:00etan, Lorena Arangoaren Terapia izeneko bakarrizketea egongo da eskolako kamaran. Umorezko bakarrizketa honetan, Arangoak Historian zehar itzalpean egon diran andren istorioak dakarz eta imajinetan dau andrazko personaia historikoak terapia saio baten alkartuko balira, zeintzuk izan leitekezan euren alkarrizketak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!