zozketea

Loraldia Festibaleko bigarren asterako sarreren zozketea!

Asier Abrisketa 2024ko mar. 4a, 11:47
Neomak taldeak kontzertua eskainiko dau Arriagan, martiaren 14an.

Neomak taldearen kontzertua, Ai gure juaneteak!, Erresiñula kantari eta Bihar, atzo, gaur, bihar emonaldietarako sarrera pareak dagoz eskuragai BEGITUren irakurleentzako.

Sarrera pareen zozketan parte hartzeako, topau argitalpena Begituren sare sozialetan ,X (Twitter)Facebook zein Instagramen, "gustoko dot" emon eta argitalpenari erantzun, zein emonalditara joan gura dozun zehaztuz. Ez ahaztu Begituren kontuak jarraitzea eta zorte on!

Sarrerak, Loraldia Festibaleko bigarren asteko emonaldi batzuetarako dira, sarrera pare bat daukagu ikuskizun bakotxerako. Lehena, Neomak taldearen zuzenekoa, martiaren 14an izango da Arriaga Antzokian, 19:30ean. Hurrengo egunean, hilak 15, Ai gure juanteak! ikuskizun eszenikoa, musikea eta antzerkia buztartuta, egongo da Itsasmuseumean, 19:30ean. Zapatuan barriz, hilak 16, Erresiñula kantari kontzertua egongo da Itsasmuseumean, 19:30ean, Jean Mixel Bedaxagar abeslearen eskutik. Domekan ostera, Bihar, atzo, gaur, bihar saioa egongo da Guggenheim museoko entzungelan, musikea, bertsolaritzea eta literaturea oinarri dituan ikuskizuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!