FUTBOLA

Gizonezkoen eta andrazkoen Arratia Bk euren partiduak irabazi dabez

Iñigo Irua 2024ko mar. 4a, 08:00
Pasau dan asteko gizonezkoen Arratia A eta Getxoren arteko partidua Urbietan.

Gizonezkoen Arratia Bk 3-0 irabazi eban zapatu arrastian Urbietan eta andrazkoen Arratia B taldeak, zapatu arrastian be, 3-0 irabazi eban Urbietan. Gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik galdu egin ebezan euren partiduak etxetik kanpo.

Gizonezkoen Arratia A taldeak ez dau lortzean partidurik irabazterik eta zapatu arrastian etxetik kanpo Soduperen kontra jokatutako partidua 2-1 galdu eban. 23 jardunaldiren ostean 23 puntu ditu Arratia Ak eta hamaseigarren postuan dago sailkapenean, jatsiera postuak puntu bakarrera ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Bermeo A taldearen kontra hilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean.

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian Urbietan jokatu eban Artibairen kontra eta 3-0 irabazi eban. 23 jardunaldiren ostean 28 puntu ditu Arratia Bk eta hamaikagarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Sondika A taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 17:00etan.

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian Urbietan jokatu eban Adiskideak taldearen kontra eta 3-1 irabazi eban. 21 jardunaldiren ostean 39 puntu ditu Arratia Bk eta bosgarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Berrio-Otxoa A taldearen kontra hilaren 10ean, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen A taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienean. Datorren partidua Osasuna C taldearen kontra jokatuko dau Tajonarren hilaren 10ean, eguerdiko 12:15ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian etxetik kanpo jokatu eban Montefuerte A taldearen kontra eta 3-0 galdu eban. 23 jardunaldiren ostean 34 puntu ditu Lemoako taldeak eta zazpigarren postuan dago sailkapenean. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Ermua A taldearen kontra hilaren 9an, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!