Zozketea

Loraldia Festibaleko emonaldietarako lehen sarreren zozketea!

Asier Abrisketa 2024ko ots. 28a, 17:05
Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa dira 'Sustraien matxinada' ikuskizuneko musikariak.

Lortu Sustraien matxinadaGorputzaren atzean eta OMA emonaldi musikaletarako zein Hiria Lokatzetan podcast emonaldirako sarrerak.

Sarrera pareen zozketan parte hartzeako, topau argitalpena Begituren sare sozialetan ,X (Twitter), Facebook zein Instagramen, "gustoko dot" emon eta argitalpenari erantzun, zein emonalditara joan gura dozun zehaztuz. Ez ahaztu Begituren kontuak jarraitzea eta zorte on!

Sarrerak, datorren asterako Loraldia Festibaleko emonaldietako batzuetarako dira. Sustraien matxinada ikuskizun musikal-literarioa martiaren 5ean izango da, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegian. Gorputzaren atzean ikuskizun futuristak barriz, jantza eta teatroa buztartzen ditu; hau, martiaren 6ean izango da Azkuna Zentroko auditorioan, 19:30ean. Basabi taldearen OMA kontzertua barriz, martiaren 9an izango da Campos Antzokian, 19:30ean. Hiria Lokatzetan podcast-aren zuzenekoa ostera, Guggenheim museoko entzungelan izango da martiaren 10ean, 12:30ean.

Datorren astetik aurrera Neomak, Ai gure juaneteak!, Erresiñula kantari, Bihar atzo gaur bihar, Mitologia txikiak, Amarauna eta Terminala emonaldietarako sarrerak zozketauko doguz, adi ibili!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!